XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Zatoz ta izan gurekin Jainko,
argi gaitzazu Zuri darizun
jakinduriaren argiz.
Erne bekigu salbazioa,
nola menditan goiz-alba. R/.

85. [84.] salmoa

Babilonian jasan zuen erbestealditik Israel bere herrira itzuli zenean egindako salmoa da.

Pozik aurkitzen da herria, baina berehala sortzen dira arazo eta zailtasunak: herria eraiki behar da berriro.

Hala ere, ez dute etsitzen. Badute ustea Jainkoagan: erbestetik irteten lagundu dien bezala, herria zuzentasunean eta bakean eraikitzen ere lagun izango dute Bera.

Gaur, Jesusen piztuera ondoren, salmo honekin otoitz egitean, bakearen eta bizikidetza pozgarriaren bila dabilen herri bezala jartzen gara.

Bakearen Errege gisa etorri zen Jaunari gure herriarentzat eta mundu osoarentzat dakarren bake-dohaina onartzen eta bultzatzen jakin dezagula eskatzen diogu.

Ant. Jauna, zeure onginahia erakuts iezaguzu, zeure salbamena emaguzu.

Zeure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zara,
on bihurtu duzu Jakoben zoria.
Barkatu diozu zeure herriari gaiztakeria,
estali dizkiozu hoben guztiak.